Sarrera

BIRZIKLATUTAKO ETA AUTOERAIKITAKO MATERIALA DARABILEN EUSKAL PILOTA INKLUSIBOKO TOPAKETA !!

Iruzkinak

  1. Helburuak eta saioa birziklatutako materialekin zergatik egiten den ondo azaltzen dira. Aurkezpena garbia da, nire gustorako luzeegia. Sortutako materialak eraikitzeko prozedura oso ondo dago aurkeztuta eta oso ondo azaltzen dute. Ariketak ederki deskribatzen dira eta erraz ulertzen dira. IKT tresnak erabili dituzte blogean, bideoak eta argazkiak. Argazki eta bideoetan 4ak ageri dira. Blogaren diseinua txukuna da. Erraza da maneiatzea, baina nire ustetan atal nagusiak beste batzuk izan beharko lirateke. “Ariketak” eta “materialak” “Gehiago” atalaren barruan sartu dituzte eta bi horiek dira pisu gehien dutenak. Ortografia ona eta testuak ondo idatzita. Informazio iturri desberdinak erabili dituzte.

    Haritz Hernandez, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea 1go maila.

    ErantzunEzabatu
  2. Mireia Gonzalez,
    Bloga oso ondo antolatu dute. Ideia ezberdinak, atal desberdinetan ipini dituzte eta horrek dena ondo ulertzera eraman gaitu. Ariketetan, helburua ondo bermatzen da, hala ere, ezin ditut bideoak ikusi, nire ordenagailuaren arazoa izango ohi da… Azkenik, nire ustez nahiko formala eta serio idatzi dute eta hori ez da hain erakargarria, bereziki umeentzako. Arridura ikurrak falta dira adibidez. 8 bat emango nieke.

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa, neska-mutilak!
    Hasteko, informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dagoela esan beharra daukat. Topaketan burutuko diren ariketak azaltzeaz gain, bideoak egin dituzte hauek hobeto ulertuko direla ziurtatzeko. Materialekin ere dinamika berdina erabili dute, hau da, hauek nola egiten diren idazteaz gain bideoen bitartez ere azalpentxo bat jarri duzue, argiago gera dadin.
    Hizkuntzaren aldetik, oso zuzena eta argia da (ortografia akatsik gabe), testuko ideien artean lotura eta koherentzia dagoela nabarmentzen da eta bloga informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dago.
    Bestalde, 6 informazio iturri erabili dituzue, zeinetatik 2 artikuluak dira. Hala ere, hainbat gauza faltan bota ditut, hala nola, ez duzuela elkarrizketarik edota topaketako kartelik egin, ezta koste ekonomikoaren zenbatekoa zehaztu ere. Kartelarena bereziki garrantzitsuagoa iruditzen zait bisualki umeak erakartzeko oso lagungarria izan baitaiteke.
    Hala eta guztiz ere, oso landua eta sakondua dagoela iruditu zait.
    Beraz, lan bikaina!

    ErantzunEzabatu
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
    •Datuak lortzeko hainbat informazio iturri erabili dituzte, haien artean, 2 artikulu, blog bat eta you tubeko 3 bideo.
    •Testua argitasunez azaltzen da.
    •Hainbat bideo agertzen dira materialak eta ariketak nola egiten diren azalduz. Inskripzioa egiteko hainbat baliabide eman dituzte. Argazkiak ere erabili dituzte.
    •Bloga oso ondo dago antolatuta eta erraza da dena aurkitzea.
    •Materialak eraikitzerakoan ikus daiteke parte hartzaileak direla materiala sortzen dutenak. Ariketetako bideoetan ere parte hartzaile guztiak agertzen dira.
    •Hizkuntzaren aldetik, testu ulerkorra da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    •Egiten duten sarrera argia eta egokia da.
    •Topaketaren zergatia azaltzen dute.
    •Materialak eraikitzeko prozedura idatziz zein bideoz egin dute. Bertan oso argi geratzen da nola egin behar diren.
    •Saioaren dinamika zein izango den azaldu dute. Saioan haien helburuak zeintzuk diren ere zehaztu dituzte. Horrekin batera, egingo zituzten ariketak azaldu dituzte.
    •Logo propio bat eta instagram kontu bat eratu dutela aipagarria da. Gainera, instagram kontuan argazkiak eta informazioa igo dute.

    Zuriñe Fernandez Bolzoni, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  5. Helburuak eta saioa birziklatutako materialekin zergatik egiten den ondo azaltzen da. Sortutako materialak eraikitzeko prozedura ondo azalduta dago. IKT tresnak erabili dituzte blogean, bideoak eta argazkiak hauetan talde osoa ageri da. Argazki eta bideoetan 4ak ageri dira.. Informazio iturri desberdinak erabili dituzte. Interesgarria da.
    Nora Sarriegi Galdos.

    ErantzunEzabatu
  6. Lan bikaina neska mutilak.
    Sarrera pixkat luzeago egingo nuke edo helburuekin batera, bestela oso antolaketa ona du bloga, itxura aldetik oso egokia daq argazki eta bideo mordoa duelako eta bideoetan taldekide guztiak parte hartzen dute beraz lana oso ondo banatu dutela antzematen da. Apuntatzeko modua ez zit oso argi gelditu informazio falta duelako baina beste guztia oso argi dago. Materiala eraikitzerakoan oso erraz ikusten da eta bideoak asko laguntzen du. Blogean falta bota dudana erakartzeko itzenbat izan da, izan ere, oso serio edo formal idatzita dago. Bestetk, testua oso ondo idatzita dago ortografía akatsik ez du.
    Laburbilduz oso lan ona.
    Amaia Belenguer

    ErantzunEzabatu
  7. Egin duzuen blog hau oso ona iruditu zait. Blogaren formatoaren aukeraketan bete betean asmatu duzuela uste dut. Ideiak argi azalduta eta ordenatuta dituzue eta erraz aurki ditzaket atal guztiak. Ariketak egokiak iruditu zaizkit eta bideoetan ondo azalduta daudela uste dut. Instalazioa ondo aukeratu duzuela pentsatzen dut. Materialak nola eraiki behar diren ondo esplikatu duzue eta gainontzeko atal guztiak oso aproposak iruditu zaizkit. Agian argazki gehiago jarri beharko zenituzten blogean baina zuek egindako bloga paregabea iruditu zait. Zorionak!!!
    Xabier Isasa, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  8. Egin duzuen blogean, bete behar ziren ezaugarriak sartu duzue blogean zehar atal desberdinetan. Blogaren diseinua oso polita geratzen da, eta atal desberdinak nola klasifikatu duzuen ere asko gustatu zait. Bestalde, ikus daiteke nola erabili dituzuen informazio iturri desberdinak zuen informazioa oso ondo azalduz, gainera zuen lerroetan ikus daiteke nola erabili duzuen hizkuntza kalitate handia. Gainera, taldekide guztiak zaudete bideoetan eta hori asko eskertzen da. Zorionak!!! Lan bikaina!!!

    ErantzunEzabatu
  9. Hasteko asko gustatu zait erabilitako bideo kantitatea, ia dena bideo edo argazkiz esplikatuta dago eta askoz erakargarri eta ulergarriagoa da horrela. Saioaren nondik norakoak ere egoki adierazita daude eta egokiak dira 12-16 urte bitarteko edozein gazteentzako. Hobetzeko, informazioa eskuragarriago jarri daitekeela iruditzen zait, atal ezberdinak topatzea apur bat kostatu zait, elkarrizketaren bat ere aberasgarria izan daiteke.
    Juan Sorreluz JFKZ 1. Maila

    ErantzunEzabatu
  10. Aupa talde!!
    Hasteko esan nahi nizueke asko gustatu zaidala bloga, lan ona equipo!!
    Bloga oso erakargarria da, eta erabili duzuen informazioa oso egokia iruditzen zait. Gainera erabilitako tresnak oso lagungarriak dira, bideoak eta argazkiak erabili dituzuelako. Horrekin batera, blogaren aurkezpena oso argia da eta horrek eta erakargarria egiten du. Atal desberdinak aurkezten dituzue eta horietako bakoitzean agertzen den informazioa era zuzen batean argitaratuta dago. Hobetzeko zerbait komentatzearren, gastuen aurreikuspena gehitzea eta elkarrizketa bat eranstea aberasgarriagoa egingo zuela zuen bloga uste dut. Baina hori alde batera utzita, oso lan ona egin duzuela iruditzen zait.
    Horrela jarraitu!!

    ErantzunEzabatu
  11. Kaixo neska-mutilok!

    Lan aparta egin duzue! Blogaren egituraketa aproposa iruditu zait, nahiko garbi topa dezakezu eta baita blogean zehar mugitu ere (nahiz eta batzuetan "gehiago" atala ez agertu). Lagungarri bisual ugari sartu dituzue: argazkiak, estekak, eta batez ere bideoak! Oso lagungarriak iruditu zaizkit prestatu duzuen saioa azaltzeko! Orokorrean, lan bikaina egin duzuela deritzot! Zorionak!

    ErantzunEzabatu
  12. Bloga eraikitzeko 6 erreferentzia iturri erabili dituzte, horietatik 2 artikuluak izanik. Erreferentziak gaineratu dira “erreferentziak” atalean, baina ez daude zuzen idatzita.
    Testua argia da, ulertzeko erraza eta ordenatuta dago, parrafo bakoitzeko ideia bat jorratuz. Laguntzeko taula bat erabili dute “topaketa” atalean.
    IKT-tresnen erabilerari dagokionez, bideoak, argazkiak eta excel-eko taulak erabili dituzte.
    Bloga atal desberdinak jorratzen ditu alderdien arabera. Goikaldean dagoen nabigatzeko barrak atal desberdinekin erabiltzeko errazago egiten du.
    Kolaborazio lanari dagokionez, guztiek parte hartu dute lanean, ariketen bideoetan eta argazkietan nabaritzen den bezala.
    Hizkuntza egokia da, 12-16 urteentzako umeei zuzenduta baitago. Ortografia akatsik gabe eta idatzi erakargarriarerkin.

    Sarrera “aurkezpena” atalean egiten dute, non taldea aurkezten duten eta saioari sarrera ematen dioten.
    Balio pedagogikoaren justifikazioa azalduta dago, birziklapenari buruz kontzientziatzeko helburuarekin.
    Instalazioaren kopurua (1) eta tipologia (frontoi motza) adierazita dago. Ordutegia eta kokapena adierazi da erebai.
    Materialen sorkuntzarako baliabideen tipologia adierazita dago, baina ez kopurua. Prozedurak ondo azalduta daude, bideoen laguntzarekin.
    Helburu zehatzak adierazi dira. Ez dira helburu espezifikoak bilatzen bakarrik, helburu sozialak ere bilatzen dira saioarekin.
    Ariketak ondo azalduta daude, bai testuan bai bideoetan.
    Saioaren dinamika “topaketa” arloan azalduta dago eta taula batekin argituta dago, saioa 4 zatitan banatuz.
    Ez dira aurreikusitako gastuak adierazi.
    Erreferentziak adierazita daude guztiak batera, baina ez daude ondo adierazita.

    Iñigo Eraña Jauregui, JFKZ 1. maila

    ErantzunEzabatu
  13. 1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    Aurkezpena nahiko argia da, eskatutako guztia azaltzen da eta testuak ordenatuta daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (2 artikulu, 3 bideo) eta informazio-iturri horien erreferentziak zuzenak dira. IKT-tresnen erabileraren aldetik, hainbat bideo eta argazki erabili dituzte baina izena emateko errazago edo erosoago izango litzateke formulario batekin. Blogaren diseinua argia denez, erabiltzeko erraza da eta atal guztiak azkar aurkitzen dira.
    Taldekideen artean kolaborazio lana dagoela ikusten da, bideoetan denek agertzen direlako. Eta idatzitako testua argia da, ortografia akatsik gabea eta erabilitako hizkuntzaren aberastasuna egokia da.



    2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    Saioaren helburuak zein diren eta zein adineko umeentzat zuzenduta dagoen argi azaltzen da.
    Instalazioen argazkiak, ordutegia eta helbidea agertzen da.
    Erabilitako materiala nola egiten den oso ondo azalduta dago, bideoen eta argazkien laguntzaz. Gainera birziklatutako materialak erabiltzen dituzte.
    Saioan egingo diren ariketak bideoekin azalduta daude eta erraz ulertzen dira.
    Aipatzekoa da, instagram kontua eta logo propioa egin dutela, Lehen hau oso ideia erabilgarria iruditzen zaidalako.

    Ane Alcazar, JFKZ, 1.Maila

    ErantzunEzabatu
  14. Blogaren aurkezpena oso garbia eta ondo ordenatuta dago. Topaketan burutuko diren ariketak egokiak dira, azalpena garbirekin eta gainera bideoak gehitu dituzte hobetu ulertzeko. Materiala nola egin ondo azalduta dago, bideoak gehitu dituzte eta hau partaideentzat oso lagungarria da.

    Informazio-iturri ondo dauden arren artikulu edo liburu gehiago lortu dezake. Lortutakoak egokiak eta gaiarekin bat doaz. Hizkuntza aldetik akats ortografiko gutxi daude eta ideiak kohesio eta koherentzia bat jarraitzen dute.

    Zorionak, lan ona.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina