Jolasak eta ariketak
Saioari hasiera emateko 2 joko mota egingo ditugu; umeak haien artean ezagutzen joateko. Ondoren, guk eraikitako materialarekin harremanetan jarriko dira (pilota eta xistera) eta azkenik zesta-puntako 4 ariketa egingo ditugu.
JOKOAK:
1-BALOI EHIZTARIA
Helburua: Gorputza berotu eta taldekideekin harremanetan jartzea.
HELBURUA: Gorputza berotu eta taldekideekin harremanetan jartzea.
DESKRIBAPENA: Ikasleek 4 ilara egingo dituzte, frontoiko 4 eremutan jartzen direlarik. Ilara bakoitzean jaurtitzaile bat egongo da, eta ilarako ikasle guztiak ariketa betetzerakoan, jaurtitzaile hau aldatuko da.
BEROKETA:
JOKOAK:
1-BALOI EHIZTARIA
Helburua: Gorputza berotu eta taldekideekin harremanetan jartzea.
Elkarrekintza: KO
Azalpena: Ariketa kantxako 4 koadroaren barnean egingo da. Haur bat harrapatzailea
izango da eta iheslariak harrapatzen saiatuko da. Iheslariek guk eraikitako pilota bat izango
dute eta haien artean paseak egingo dituzte harrapatuak ez izateko, hau da, iheslariak pilota
eskuan badu, ezin da harrapatua izan baina pilota ez badu, aldiz, harrapatua izango da
eta rol aldaketa emango da bi umeen artean.
2-STOP JOLASA
HELBURUA: Gorputza berotu eta taldekideekin harremanetan jartzea.
Elkarrekintza: KO
Azalpena: Umeak kantxan kokatuko dira sakabanaturik. Pertsona bat zoriz
harrapatzailea izango da eta gainerakoak iheslariak. Iheslariak harrapatuak
ez izateko "stop" hitza esan eta kantxan geldirik geratu beharko dira. "Stop"
posizioan dagoen kidea salbatzeko pilota eskura pasatu beharko diote.
Jokoa entretenigarriagoa egiteko, minutuak pasatzen diren heinean, harrapatzaile
gehiago egongo dira eta pilota eskura pasa ordez, hanken azpitik
pasatu beharko da.
Pilotarekin harremanetan jartzeko
3-BIKOTEKA PILOTAREKIN PASEAK:
Partaide guztiak kantxan zehar kokatuko dira bikoteka. Bikote
bakoitzak autoeraikitako pilota bat izango du. Ariketan zehar
umeek guk esaten duguna bete beharko dute pilotarekin
harremanetan jartzeko.
Ariketa progresiboki zailduz joango gara:
1-. Paseak airez; bi eskuekin hartu eta batekin pasa.
2-. Paseak airez baina esku batekin hartu eta bestearekin pasa.
3-. Paseak botez; bi eskuekin hartu eta batekin pasa
4-. Paseak botez baina esku batekin hartu eta bestearekin pasa
5-. Bikote kide batek airez eta besteak botez
6-. Frontisa, ezker horma eta errebotea erabiliz, paseak airez edo botearekin egitea.
Erramintarekin harremanetan jartzeko:
4-BIKOTEKA ERAIKITAKO XISTERAREKIN PASEAK:
Aurreko ariketan izandako bikotekidea aldatu eta esaten duguna egiten jarraituko
dute baina kasu honetan, xisterarekin.
1-. Paseak airez; pilota xisterarekin hartu eta eskuarekin pasatu airez.
2-. Paseak botez; pilota xisterarekin hartu eta eskuarekin bote emanez pasa.
3-. Frontisa, ezker horma eta errebotea erabiliz, paseak egitea.
ZESTA-PUNTA ARIKETAK:
1. ARIKETA:
Azalpena: Umeak kantxan kokatuko dira sakabanaturik. Pertsona bat zoriz
harrapatzailea izango da eta gainerakoak iheslariak. Iheslariak harrapatuak
ez izateko "stop" hitza esan eta kantxan geldirik geratu beharko dira. "Stop"
posizioan dagoen kidea salbatzeko pilota eskura pasatu beharko diote.
Jokoa entretenigarriagoa egiteko, minutuak pasatzen diren heinean, harrapatzaile
gehiago egongo dira eta pilota eskura pasa ordez, hanken azpitik
pasatu beharko da.
Pilotarekin harremanetan jartzeko
3-BIKOTEKA PILOTAREKIN PASEAK:
Partaide guztiak kantxan zehar kokatuko dira bikoteka. Bikote
bakoitzak autoeraikitako pilota bat izango du. Ariketan zehar
umeek guk esaten duguna bete beharko dute pilotarekin
harremanetan jartzeko.
Ariketa progresiboki zailduz joango gara:
1-. Paseak airez; bi eskuekin hartu eta batekin pasa.
2-. Paseak airez baina esku batekin hartu eta bestearekin pasa.
3-. Paseak botez; bi eskuekin hartu eta batekin pasa
4-. Paseak botez baina esku batekin hartu eta bestearekin pasa
5-. Bikote kide batek airez eta besteak botez
6-. Frontisa, ezker horma eta errebotea erabiliz, paseak airez edo botearekin egitea.
Erramintarekin harremanetan jartzeko:
4-BIKOTEKA ERAIKITAKO XISTERAREKIN PASEAK:
Aurreko ariketan izandako bikotekidea aldatu eta esaten duguna egiten jarraituko
dute baina kasu honetan, xisterarekin.
1-. Paseak airez; pilota xisterarekin hartu eta eskuarekin pasatu airez.
2-. Paseak botez; pilota xisterarekin hartu eta eskuarekin bote emanez pasa.
3-. Frontisa, ezker horma eta errebotea erabiliz, paseak egitea.
ZESTA-PUNTA ARIKETAK:
1. ARIKETA:
DESKRIBAPENA: Ikasleek 4 ilara egingo dituzte, frontoiko 4 eremutan jartzen direlarik. Ilara bakoitzean jaurtitzaile bat egongo da, eta ilarako ikasle guztiak ariketa betetzerakoan, jaurtitzaile hau aldatuko da.
Jaurtitzaileak pilota bat hartuko du eta hormara jaurtiko du. Horman kolpatu ondoren, eta, pilotak lurrean botea eman eta gero, ilaran dagoen lehenengo ikasleak pilota bere birziklatutako zestarekin hartuko du. Pilota hartzerakoan, berriro ere jaurtitzaileari bueltatuko dio eta honek berriro jaurtiko du, baina kasu honetan, ilaran dagoen ikasleak bere esku txarrarekin hartuko du zesta, eta esku horrekin hartuko du pilota. Pilota 2 eskuak erabiliz hartzerakoan, ilarako hurrengo ikaslearen txanda izango da, eta horrela ilaran dauden ikasle guztiekin.
2. ARIKETA:
Saioaren iraupen totala: 1h eta 30 minutu
2. ARIKETA:
DESKRIBAPENA: Umeak ilara batean kokatuko dira, bata bestearen atzean . Frontisa 4 eremutan banatuko dugu : eskuin/ezker eta goikoa/behekoa (esparadrapoa erabiliko dugu eremuak bereizteko). Eremu bakoitzak zenbaki bat izango du (1-4); Goiko ezker eremua (1), goiko eskuin eremua (2), beheko ezker eremua (3) eta beheko eskuin eremua (4).
Pilota joko duen ilarako hurrengoak, hau da, bigarrenak, bere aurrean dagoen kideari zer eremutara bota beharko duen esango dio. Beraz, lehenengoak eremu horretara bota beharko du pilota eta berriz ilaran kokatuko da. Bigarren ikaslea zena, orain lehenengoa izango da eta honek, atzean dagoen lagunari arreta prestatu beharko dio prozesu/ariketa berdina egiteko eta segida jarraitzeko.

3. ARIKETA:
DESKRIBAPENA: Espazio osoa bi eremu txikiagoetan banatuko dugu (frontisa eta alboko horma eta atzeko horma eta albokoa) . Eremu bakoitzean 2 pertsona egongo dira partiduak jokatzen, partidu osoan zehar frontisa erabiltzea da helburua, horrela umeek ikasiko dute frontisa nola erabili. Bitartean, beste ikasleak ilara batean itxaroten egongo dira. Partiduak 3 puntutara izango dira. Partida irabazterakoan, irabazlea eremuan geratuko da hurrengo partidua jokatzeko, eta bestea, berriz, kanpora joango da eta bere txanda berriz ere izan arte lerroan itxarongo du. Beraz, batzuk partiduak jokatzen dituzten bitartean, besteak ordenean itxaroten egongo dira.
4. ARIKETA:
DEKRIBAPENA: Testa launaka egingo da, 2:2 egoeran, eta partidu normal bat jokatuko dute. Partidu honek, baina, aldaketa bat izango fu: Bikote batek pilotari airez eman ostean, beste bikoteak tantoa jarraian egin beharko du, hau da, pilota jotzerakoan tantoa lortu beharko dute, horrela, airez jo duen bikoteak puntu bat ez lortzeko. Frontoi osoan jokatuko da, 5 tantoetara.
Saioaren iraupen totala: 1h eta 30 minutu
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina