Topaketa
Topaketa, goiz batean egingo da. Abenduaren 22an, goizeko 11:00tan Adurtzako frontoian elkartuko gara proiektuaren monitoreak eta animatzen diren haur guztiak, eta bertan azalpen orokor bat emango dugu. Denok gaudenean, frontoira sartuko gara eta bertan birziklatutako materialari buruzko eta honen erabilerari buruzko azalpena emango dugu. Azalpenaren ondoren, ariketekin eta jolasekin hasiko gara eta hauek bukatu ondoren, diploma banaketa egingo dugu, horrela topaketa bukatutzat emanez.
*OHARRA: Egun zehatza jakin eta izena eman nahi baduzue, "INSKRIPZIOA" atalera jo.
*OHARRA: Egun zehatza jakin eta izena eman nahi baduzue, "INSKRIPZIOA" atalera jo.
Hau da burutuko diren ekintzen egitaraua:
Hasteko, bloga oso ondo antolatuta dago eta nahiko erakargarria da. Gainera, informazio guztia non dagoen argi utzi duzue. Horrez gain, bi artikulu erabili dituzue edukiak osatzeko eta hauen esteka agertzea oso lagungarria izan da.
ErantzunEzabatuBeste alde batetik, hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea egokia dela uste dut. Nortzuk zareten eta zer egin nahi duzuen argi utzi duzue hasieran. Horrez gain, hainbat IKT tresna erabili dituzue bai autoeraikitako materiala nola egiten den azaltzeko, bai ariketen adibideak egiteko. Egia da, ariketetan irudi bat faltan botatzen dudala, bakoitzaren posizioa hobeto ulertzeko.
Azkenik, helburua zein izan den argi utzi duzue, baita ariketa motak zeintzuk diren eta nola egiten diren ere. Gainera, topaketaren egitura nolakoa den eta nola antolatuko den jakitea oso erabilgarria da. Lan ona!
Ainhoa Zurbano JFKZ 1.mailakoa