Birziklatutako materialak
Topaketa honetarako autoeraikitako eta birziklatutako materiala erabiliko da. Hori dela eta, guk hainbat baliabide emango dizkizuegu.
PILOTA:
Euskal pilotan hainbat espezialitate daude eta bakoitza, leku, modu eta material desberdinekin jokatzen da. Baina espezialitate guztiek material bat dute komunean: pilota.
Pilota, espezialitatearen arabera desberdina da, hau da, tamaina eta material desberdinez eginda dago.
Guk sortutako pilota, modu erraz eta sinple batean eraikita dago:
MATERIALA:
-Gomatxoak
-Komuneko papera
-Esparadrapoa
PAUSOAK:
1-. Komuneko papera hartu eta eskuekin bola bat egin. (paper kantitateak pilotaren tamaina zehaztuko du).
2-. Paper bolaren gainetik gomatxoak jartzen hasiko gara norabide guztietan papera ikusten ez den arte.
3-. Azkenik, gomatxoez eta paperez egindako bola esparadrapoarekin inguratuko dugu.
XISTERA:
Esan dugun moduan, euskal pilotak hainat espezialitate ditu, eta horietako bat zesta-punta da. Zesta-puntan erabiltzen den erraminta xistera da eta guk, gurea eraiki dugu modu honetan:
MATERIALA :
-Zabor-biltzailea
-esparadrapoa edo zinta
Autobirziklatutako material honekin gure xistera eginik egongo litzateke, baina, ondo hartu ahal izateko, eusteko tokia zintaz inguratuko dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina