Aurkezpena
Kaixo,
Gu EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko ikasleak gara eta erakunde berri bat sortu dugu: EUSPI-BERRI.
Erakunde honetan, proiektu bat gauzatzeko nahia izan dugu, eta, ondorioz, birziklatutako eta autoeraikitako materiala darabilen euskal pilota inklusiboko topaketa bat antolatzea erabaki dugu, material zaharkituaren eta erabilitako materialaren berrerabilera sustatzeko. Topaketa eta blog hau zehazki 12-16 urte artekoentzat eginda dago.
Gure etxeko, gure lantokiko edo gure ikastegiko ia edozein eskina, berrerabili eta birziklatu ditzakegun gauzez beteta dago; horrela, prozesu hau hastean, objektu eta hondakin berri ugari aurkitzen ditugu, birziklapena benetako buruhauste bihur dezaketenak. Material hauek, aldez aurretik, hondakinetara bota beharrean edota zakarrontzira bota beharrean, berriro erabiltzeko aukera dugu, erraminta eta tresna ezberdinak egiteko.
Blog honetan, topaketari buruzko eta topaketan erabiliko ditugun berrerabilitako materialei buruzko informazioa aurkituko duzue, eta baita euskal pilotaren munduarekin zerikusia duten beste zenbait eduki ere (argazkiak, ariketak, bideoak, artikuluak...).
Topaketa honen bidez, esperotako emaitza da gazteak kontzientziatzea euskal pilota ere praktikatu ahal dela material birziklatuak eta zaharkituak erabiliz.
Miren Barkilla
Cesar Bengoetxea
Araitz Erezuma
Lander Guarrotxena
Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabiltzea:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko 2 artikulu erabili dituzte, bata instalazioen inguruko informazioa gehitzeko eta bestea pilota inklusiboaren inguruko informazioa gehitzeko.
Aurkezpenaren argitasuna:
Aurkezpena txukuna eta argia da
IKT-tresnen erabilera:
Erabilera egokia. Bideoak, argazkiak, link-ak… erabili dituzte blogari txukuntasuna emateko. Horrela lana askoz arinagoa da eta informazio egokia gehitzeko erabiltzen dira.
Blogaren diseinua:
Orokorrean blogaren diseinua ona da baina badago gauza bat aldatuko nukeena. Blogaren goiko aldean agertzen den menua aldatuko nuke ez direlako orrialde guztiak agertzen. Hau da, gehiago… hori aldatuko nuke.
Kolaborazio lana:
Taldeko 4 partaideak agertzen dira argazki eta bideoetan. Guztiok batera egindako lana da eta oso txukun dago.
Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea:
Euskara aberatsa erabiltzen dute eta oso argia, guztiontzat erraza dena ulertzeko eta ez dute akats ortografikorik.
Topaketaren balio pedagogikoaren justifikazioa eta saioaren helburu espezifikoak:
Bai saioaren helburuak eta bai topaketaren balio pedagogikoak argi azaltzen dira.
Material baliabideak:
Topaketarako beharrezkoak diren materialak ondo azaltzen dituzte eta haien sorkuntzaren prozesua txukuna eta argia da. Argazkien eta bideoen erabilpena oso lagungarria izan da.
Ariketen deskribapena:
Nire ustez oso deskribapen sinpleak eta argiak erabili dituzte, bai eta bideoekin oraindik gehiago erraztu ere.